Hiru sorkuntza-lan aurkezten ditu Haatik Dantza Konpainiak Ilargiaren Malkoa izeneko lanean. Batek euskal dantza eta kultura ditu oinarri: Aiert Beobideren Ilargiaren Sukar Galdua lanak hain zuzen. Bertan Mikel Laboaren obrak eta bizitzak harengan izan duen eragina azaldu nahi du.
Bigarrenak ikus-entzunezkoen munduan murgilduko gaitu. Mugimendu sozial eraginkor batek bultzaturik, arte-lan alternatibo bat sortu bait du konpainiak. Pasai Antxo eta Donostia arteko mugan dagoen eta 1990. urtea ezkero utsik aurkitzen den Vitorio Luzuriaga galdategian grabatutako bideo-dantza bat alegia.
Eta hirugarrenean dantza estilo zeharo ezberdinarekin, Ballet Bejart konpainiako Vitali Safronkin dantzari eta koreografoak bere familian bizi izandako gertakizun batean oinarrituz konpainiarentzat propio sortu duen Malko Isuria koreografia eskeintzen delarik.
Hiru bideek sorkuntza-lan bakarrera eramango gaituzte, Ilargiaren Malkora.
Koreografia: AIERT BEOBIDE, VITALI SAFRONKINE
Dantzariak: GARAZI LEKUONA, IRATI SORONDO, AIERT BEOBIDE, JON ARSUAGA, IKER SANZ, ITZIAR DOYHARZABAL, AMAIUR LULUAGA eta ANNE JAUREGI
Argiztapena: ANARTZ BEOBIDE
Jantziak: RAMÓN GARCÍA
Musika: MIKEL LABOA, PHILIP GLASS, PASCAL GAIGNE
Bideoa: AKENE FILMS
Zuzendaritza artistikoa: OLATZ BEOBIDE
Irudia eta komunikazioa: IURRE ARANBURU
Ещё видео!