Aurrerago kantu gehiago igotzeko asmoa dugu. Harpidetu kanala sustatzeko eta abesti berriak ez galtzeko!
Marrazkia: Izaro Irastorza
Edizioa: Julen Azufres
Inpernutik ihesi
Zeru zikiñerantz
Txalupa xahar batean
Itsaso zakarrean
Bertan ama bere haurra besarkatuz
Indartsu baina kontuz.
Ama, hel hiezaion gogor haurrari,
Itsasoa gose baita
Ta ez du errukirik ageri.
Olatuak hozkada batez
Irentsi du txalupa
Ama semeak itsasoan
Elkar besarkatuta.
Lasai haurra ez negarrik egin
Eta heldukiok amari
Bere babesean denak
ondo behar dik segi.
Itsas mediterraneoa,
Haragiz elikatzen den
Urezko piztia.
Itsas mediterraneoa,
Ametsak irensten dituen
Malkoz betetako putzua.
Garaiezina alda
Itsasoaren ahalmena
Besarkadarik indartsuena ere
Hausteko gai dena
Gogor heldu dion baina
Urak badarama maite huena
Negar egiten dun, baina,
Zer ditun hire malkoak
Itsasoarentzat.
Itsas mediterraneoa,
Haragiz elikatzen den
Urezko piztia.
Itsas mediterraneoa,
Ametsak irensten dituen
Malkoz betetako putzua.
Itsas mediterraneoa,
Zenbat haragi jan behar duzu asetzeko?
Zenbat amets irentsi behar dituzu baretzeko?
Ещё видео!