Fernando Bernuesek zuzendua eta Bernardo Atxagaren eleberri ospetsuan oinarritua, SOINUJOLEAREN SEMEA (El hijo del acordeonista) datorren apiriralen 12an helduko da zinema aretoetara. Filmax eta Barton Films izango dira banatzaile lanetan arituko direnak.
SINOPSIA:
Daviz Imazek Euskal Herritik alde egin behar izan zuen hirurogeita hamargarren hamarkadan, bere kideek arbuiaturik. Kalifornian zoriontasuna aurkitu duen arren, iraganak eta erru sentimenduak ez dio bere bizitzako azken egunak lasaitasunez pasatzen uzten.
Joseba Altuna, umetako laguna, azken agurra ematera doa eta bide batez aspaldiko kontu batzuk argitzera. Urte asko pasa dira elkar ikusi gabe. Heldu da egiari aurre egiteko ordua.
![](https://i.ytimg.com/vi/OVDudNvaYA4/maxresdefault.jpg)