Folk talde nafarraren diska berriko abestia. Diskaren izena "Ur ederra kirats infinituan"
Bizardunak Nafarroan sortutako euskaraz abesten duen folk musika taldea da. Taldea 9 lagunek osatzen dute eta haiek beren musika estiloa euskal folk erradikaltzat hartzen dute, berain letrak politikaz eta ironiaz beteta daudelarik.
The Dubliners zein The Pogues musika talde irlandarren musika estiloetan oinarritu dira euren kantak osatzeko, gehienetan politikaz hitz egiten duten arren, gai asko jorratzen dute karlistadetatik hasita, langileen egoeraraino.
Taldekideak (ez dakit eguneratua dagoen):
Asier: biolina
Itzala: txirula
Anderete: mandolina, buzuki
Iñigo Cabezafuego: abeslari, akordeoia
Txotxi Artola: abeslari, gipuzkoarra
Jose Mari: abeslari, showman
Txetxu brainloster: baxua
Fermin Auskalo: kitarra
Leroy starlight: bateria, abeslaria
![](https://i.ytimg.com/vi/fjoXRH29fkg/mqdefault.jpg)